Prestige petrolio untzia Galizian hondoratu zela hamar urte beteko dira igandean

2002ko azaroaren 13a egun beltza izan zen. Istripua izan eta, Prestigek lau mila tona erregai isuri zituen eta sei egun geroago bi zatitan puskatu eta 3,500 metraren sakonerat hondoratu zen. Untziak 77,000 erregai garraitzen zituen eta adituen arabera erdia itsasorat isuri zen.

Prestigen kutsadurak ezinegona sortu zuen Muxian batik bat. Galiziako herri hortan lau mila biztanle daude eta han nehork ez du ahantzi Espainiako gobernuak erabaki ez egokia hartu zuela kaltetua zen untzia kostatik urruntzea deliberatu zuelarik. Itsaso zakarra zegoen eta sei egunez noraezean ibili eta gero, untzia bi partetan hautsi zen kostatik 300 kilometrotan, nunbait han.

Orbanak aski laster heldu ziren Galizia, Asturias eta Kantabriako kostalderat. Espainiako eskuineko gobernuak eta bere esku ziren hedabideek informazioa gorde zuten denbora batez. Ondotik, sekulan ikusi gabeko mobilizazio zabalak izan ziren Galizian eta Madrilen. Mugimendu entzutetsuena nunca maize izan zen, Sekulan ez gehiago.

Kalteak Euskal Herrian era

2002ko abenduaren seian orbanak Algortarat heldu ziren (Bizkaia). Bi eta bost metra arteko orbanak Frantzia parean ibili ziren zenbait astez eta azkenean Arcachon aldean kutsadura sortu zuten.

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko kostaldean ere kalteak eragin zituen Prestigen istripuak
© Maxppp

EPA/MAXPPP

2003ko lehen egunetan, Prestigen erregaiaren hondarrak Landesetako eta Lapurdiko kostaldean
agertu ziren, Hendaiatik Angeluraino. Kaltedunen artean, lehen lerroan gure arrantzaleak egon ziren. Frantziako gobernuak orban beltzak biltzea agindu zien. Xabier Martiarena Donibane Lohizuneko arrantzale izana, lan hortan aritu zen lau hilabetez, Tximistari bere untziarekin.

loading

Prestigen orbanak Euskal Herriraino heldu ziren duela 20 urte
© Maxppp

EPA/MAXPPP

source site-38

Latest