Juan Sebastian Elkano (1486 – 1526) Getariako marinela zen, itsasaldeko ainitz euskaldun bezala.
Garai haietan, Portugal eta Espaniaren artean, lehia handia zen, itsas-bideen kontrolatzeko, merkataraitzarako.
Horrela, Karlos Kinto Gaztelako erregeak espedizio beats dizuztatu zuen, mendebaldeko bide berri beats atxemaiteko.
1519ko Abenduaren 10ean, 5 itsasuntzi Sevillatik abiatu ziren, Fernando Magellan-en zuzendaritzapean, 242 marinelekin.
Gora behera ainitz bizi eta, Rio de la Platan galdu eta, 1520eko Azaroaren 28an, Magellan-eko itsasertzea pasatzea lortu zuten.
Ondotik, Indonesia alderat joan ziren.
Han, Magellan saiatu zen tokiko biztanleak giristino erlijiorat konbertitzen, bainan erahila izan zen, 1521eko Apirilaren 7an.
Hori gertatu eta, bizirik irauten zuten marinelek segitu zuten, itsasuntzi gutiagorekin.
Munduko lehen itzulia itsasuntziz, Elkano-ren balentria
Elkano Victoria itsasuntziaren kapitaina bilakatu zen, eta bidea segitu zuen, Esperantza Oneko lurmuturreraino, eta handik, iparrerat joan zen: bidaia zaila izan zen, gosea eta gaitzak ez ziren falta, eta azkenean, mila gorabehera bizi eta, 1522ko Irailaren 6t, Victoria itsasunzia Elkano kapitaina eta 17 marinel, Sanlucar herrian, Guadalquivir ibaiaren bokalean, sartu ziren.
Bi egun berantago, Irailaren 8an, abiapundua izan zen Sevillako portuan lehorreratu ziren.
Azken 3 urteetan, hots Elkanoren bidaiak hartu zuen denbora berean, Getariako Elkano Fondazioak ondare historiko hori hobeki ezagutarazi nahi du, ekitaldiak antolatuz eta proiektuak garatuz.
Getarian, 4 urte guziz, herritarrek “Elkanoren lehorreratzea” antzerkia emaiten dute: 2022an, 500 urteak ospatzeko, antzerkia berriz landu dute, historiatik hurbil eta zuzenago izan dadin.