Baionako Xingar Feria aspaldiko hitzordu herrikoia da: lehen edizioa 1462an erabaki zen, eta ondoko urtean ospatu zen.
Udaberriko Feria egiteko baimena izan zuten, Baiona inguruko herrietan ekoizten ziren xingarrak karia hortarat saltzen zituzten, eta hortik, Baionako Portutik urrunago garraiatzen zituzten, saltzeko. Horregatik “Baionako Xingarra” izenez ezagutzen da.
Aro Modernoan, Baionako Hiriak Xingar Feria antolatzen segitu du, profesionalei leku handiena utziz: aurten, 60 bat xingar egile Ferian bilduko dira, Baionako Xingarra eta beste xerriki onak salgai emanez.
Hala ere, “etxeko xingar lehiaketa” atxiki dute, ohitura zaharra segituz, ostegun goizean.
60.garren kapitulua eginen duen Baionako Xingar Konfreriaren kide eta xarkutier ezagunek presentatuak diren xingarrak begiratzen, aztertzen dituzte: Baionako Xingarraren berezitasunak betetzen badituzte, lauburu forma duen zigiluez markatzen dituzte.
Ondotik, xingar ederrenen artean, hiru sari banatzen dituzte.