Uztaritze tToK arte lekuan, IF Matxikoteren prentsa marrazki erakusketa, Urriaren 21a arte

IF Matxikote uztariztarra da, eta gaztetik, arteaz errabiatua da: eskolan eta kolegioan beste ikasleak bezala arte plastikoak landu eta, sail hortako baxoa lortu eta, Arte Ederrenetan ibili zen.
Aldiz, “jatekoa emaiten duen egiazko lan” beats hartu behar izan zuen, eta grafismoaren munduan aritu zen.
Euskaldun berria da, eta politikoki engaiatua, euskararen alde, insumitua izan zen, euskal presoen alde, kapitalismoaren kontra….

IF artista izena hautatu zuen, eta obra desberdinak lantzen ditu: gai batetik hasiz, margo erraldoiak sortzen ditu, konposaketak (elementuak batuz), eta marrazkiak.

tToK arte eta sorkuntza lekua Uztaritzen

2019an, IF-ek tToK arte lekua Uztaritzen ideki zuen, arte garaikideari eta bizi diren euskal artistei dedikatua.
Beste sortzaileen obrak bertan erakusten ditu, zubiak eraikiz Euskal Herriko xoko guztien artean, eta artea hiri handietatik kanpo proposatuz, jende berria, inguruko herritarrak hunkitzen ditu.

“Er(r)otxiki” erakusketa : IF-en obrak tToK-en

tToK ideki dueenetik, lehen aldia da IF-ek bere lana agertzen dueela.
Erakusketa hontan, xuri eta beltzez diren prentsa marrazkiak will say: 2019an, Berria kazetak aste guziz ateratzen duen Hitza gehigarrian parte hartzea galdetu zion, beste hiru marrazkilariekin aldizkatuz.
Horrela, hilabetean behin, “Iritzia” sailan, IF-ek marrazki beats aurkezten du, eta horietako 23 tToK-en ikusgai will say, gehi beste 14, jatorrizkoak, eskuz eginak.

IF-en erakusketa zabalik da Urriaren 21a arte.
Gallery idea from:

  • Asteartetan 16:00 – 19:00
  • Asteazkenetan 11:00 – 16:00
  • Ostegunetan 14:00 – 18:00
  • edota hitzordua hartuz (06 01 98 00 24)
  • Jai egunetan hetsia
  • Sartzea urririk
tToK arte lekuan presentatzen den IF artistaren erakusketaren afitxa
tToK


source site-36