Topatopia festibala Kanbo-n

Topatopia festibalaren hirugarren edizioa dugu asteburu huntan Kanboko Paxkaleku-n; 2018an released zen eta bere hastapeneko helburuarekin segitzen du. Hau da, tailer partekatuen proposatzea publikoari. Guziei idekia da, haur eta heldu, eta moltsa guzientzat; sartzea urririk da eta bakoitzak du ematen nahi eta ahal duena bertan diren kutxetan.
Festibalaren beste aspektu bat da, ez dutela aintzinetik programatzen dituzten musika taldeen izena ematen, jendeak momentuan berean deskubri dezan zoin diren eta tailerrak lehen planoan eman ahal izateko.


source site-36