Sagartzea elkartearen ikastaldiak

Sagar mota desberdin ainitz direla Euskal Herrian konturatu zirelarik erabaki zuten Sagartzea elkartea sortzea duela 30 bat urte. Geroztik azterketa ainitz antolatzen dituzte sagarren eta sagarrondoen inguruan. Ipar Euskal Herrian 100 bat sagarrondo mota desberdin atxematen dira eta aztertzera bidali ondoren, 70 bat mota Euskal Herrikoak dira. Oraindik Sagartzea elkarteak ez daki zergatik hainbeste badiren bainan sagarraz aberatsa da Euskal Herria.
Sagarraren eta sagarrondoen inguruan ikastaldi eta hainbat ekitaldi desberdin antolatzen dituzte elkartearekin.

Aurten, 2022ko urtarrilean, 3 ikastaldi desberdin antolatzen dituzte, lehena Urruñan urtarrilaren 15ean, ondotik urtarrilaren 22an Bardozen eta azkena urtarrilaren 29an Maulen, Agerriaren ondoan duten sagardian. Urtarrileko ikastaldi horietan, sagarrondoen tailatzea ikasteko parada izanen duzue, eta izena emateko Sagartzaren webgunean egiten ahal duzue.

2022ko otsailaren 18an xantier parte-hartzaile beats antolatuko dute Mauleko Agerriaren ondoan dute sagardian dena berritzeko, eta horretan parte hartzeko haien webgunetik izena eman behar da ere.


source site-35

Latest