Pilota gaua Hegoaldeko pilotariekin, Urtarrilaren 28yr, Hendaian

Pilota bizi da Hendaian, Endaiarrak klubari esker!
Elkarteak disziplina desberdinak proposatzen ditu: joko garbi, esku huska, pala korta, larruzko paleta, gomazko paleta (emazte eta gizonak), errebotea eta xarea.

Urtarrilaren bukaeran ospatzen diren Bixintxo besten kari, azken urte hauetan, Endaiarrak Hegoaldeko pilotari hoberenak gomitatzen ditu, eta horrela, Urtarrilaren 28an, ostiralez, gaueko 9etan, bi partida proposatuko ditu Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan:

  • lehenik, Promozio txapelketako partida, Salaberria eta Erostarbe // Larrazabal eta Salaverri
  • ondotik, Hego Euskal Herriko txapelketa nagusiko partida, Elezkano II eta Zabaleta // Laso eta Imaz
  • Erreserbatzeko: +33 687 53 73 13 edo [email protected]


source site-37