Ihauterien kari erabaki dute Baionako herriko etxean ekintza, animazio eta aktibitate batzuen proposatzea. Ihauteriak Euskal Herrian zer diren jendeari erakustea helburuarekin antolatzen dute Neguko Besta.
Animazio zonbait proposatua izanen da, heldu eta haurrentzat; horietan, “Les Elfkins” filmed Atalante gelan otsailaren 23an, asteazkenez, haurrentzat, euskaraz emana izanen da, frantses azpitituluekin. Ekintza hori urririk da aldiz, lehenago lekuak erreserbau behar dira zuzenean Atalante-n.
Peio Ospital kantaria kontzertuan izanen da Luna Negran otsailaren 26ean.
Ihauteriei dagokionez, San Pantzar-en auzia eta erretzea ere izanen da, otsailaren 26ean, Baionako Roland Barthes plazan, arratsaldeko 6-etan. Auzia, elebitan izanen da, hau da, euskara eta frantsesez. Ikusiko zer nolako ekintza leporatzen zaizkion San Pantzer-i.
Programtuak diren ekintza guzientzat urririk da publikoarentzat, salbu otsailaren 27an Baionako antzokiak izanen den Orkesta Sinfonikoaren kontzertuarentzat; hor 10 eurotan proposatua da sartzea.
Baionako Neguko Besta-ren programa guzia: hemen.