Mixel Labèguerie-ren homenezko kontzertuak

2021ean ospatu zen Mixel Labèguerie-ren sortzearen 100. urtebetzea. Orduan, Peyo Labèguerie bere semea eta “Mixel Labèguerie-ren lagunak” elkarteak erabaki zuen bere homenez disko batez ateratzea bai eta ere mintzaldi baten antolatzea. Hori egin eta gero, eta diskoak harrakasta handia lortu eta gero erabaki dute kontzertuak egin behar zirela.
Hortaz, bi kontzertu programatu dituzte Mixel Labèguerie-ren homenaldiaren segitzeko.

Lehen hitzordua Kanboko elizan ematen dute martxoaren 6ean arratsaldeko 5-etan. Bertan, Peyo Labèguerie kantuz bainan ez bakarrik; berarekin Maialen Erotabahere kantaria izanen da eta Kanboko ekoletako bi klase ere kantuz hartuko dute.
Bigarren kontzertua martxoaren 27an izanen da Garaziko Vauban zinegelan, arratsaldeko 4:30-etan. Bertan beti Peyo Labèguerie izanen da eta aldi huntan Amaia Riouspeyrous kantariarekin kantuz haruko du.

Sartzeak turismo bulegoetan hartzen ahal dira edo bestenaz egunetan bertan elizan eta zinemagelan.


source site-36