Michel Etcheverry euskal kantari ezaguna da, Euskal Herrian eta kanpoan ere.
40 urte hauetan, disko ainitz atera ditu, euskal kantuekin, bainan ere frantsesez egin sorkuntzak, edo gaztelerazko kantuekin.
Betidanik, Michel Etcheverry-k kantaldiak antolatu ditu, artista ezagun edo berriak gomitatuz.
Euskal kantuak eta trinket giroa
Michel Etcheverry pilotari handia izan zen, bainan zauriengatik, pilota utzi behar izan zuen, eta kantuari lotu zen.
Maiatzaren 15eko kantaldiarekin, bi pasioneak argitan emanen ditu, pilota eta kantua.
Karia hortarat, Pauline eta Juliette, Pier Pol Berçats eta Peio Ospital gomitatzen ditu, ETB1ek kantaldia grabatuko du Oholtzan programarako.
Bestalde, berriki atera duen biografia, “Bizi desberdinak izateko zoriona” presentatuko du.
Hitzordua Hazparneko Berria Trinketean, Maiatzaren 15ean, igande arratsaldeko 4etan: lekuak aintzinetik erreserba daitezke, 05 59 29 11 10 zenbakirat deituz.