Mayrin Burasovitch, Angeluko ​​”roller free style” txapeldun gaztea

2022ko Abenduan, 16 urte beteko ditu… Gaztea, eta jadanik txapelduna!
Mayrin Burasovitch angeluarra da, euskalduna – Angeluko ​​Kimua ikastola, Baionako Estitxu kolegioan, eta aurten, lehenean da Etxepare lizeoan – eta goi mailako kirolaria.
Roller freestyle egiten du, ttipia denetik, maite du entrenatzea, lehiaketetan parte hartzea, eta lagunekin mementu hauek partekatzea..

Freestyle rollerblading: gutti ezaguna den kirol harrigarria!

Roller zapata mota desberdinak badira, lerrokatuak diren 3 edo 4 gurpilekin, edo “quad” formakoak, bi aldiz bi gurpil tipiekin.
Kirolan freestyle rollerblades, sail desberdinak badira:

  • slalom, english “speed” deitzen dena
  • saltoa, goratasun handienaren xeka (“high jump”)
  • “skate cross”, lasterketa, modulu eta plataformetatik pasatuz
Mayrin Burasovitch roller free style lasterketan
Mayrin Burasovitch

8 urte dituenetik, Mayrin Burasovitch Angeluko ​​RSA Roller Skating Anglet kluban entrenatzen zen, txapelketetari begira.
Bainan 2022-2023 saoinean, klub horrek erabaki du txapelketarako prestakuntza gelditzea: Mayrin-ek beste klub beat xekatzen du, entrenatzeko, harremanetan da Aviron Bayonnais eta Biarritz Olympique klubekin, eta sekzio berri beat idekitzen ahalko duten erantzuna itxoiten du.

Mayrin, handienen artean, saltoaren categorian

Gaztea izanik ere, Mayrin Burasovitch munduko hoberenekin lehiatzen da.
Azken mundialetan, saltoan, hirugarren bukatu zuen, 1.20 metro goratasun saltoarekin, italiar bat bigarrena zen, 1.21 metrorekin, eta lehen atera zena, mementuz, hoberena da, 1.32 metrorekin.

2022-2023ko sasoinean, Mayrin Europako txapelketan parte hartzeko prestatzen da, Espainian jokatuko dira, Valladolid-en, Abenduaren 16, 17 eta 18an.
Frantziako txapelketa eta Munduko Kopan ere parte hartu nahi luke, atxemanen duen klubaren izenean, edo Frantziako ekipan.
Ondoko hilabetetako erronka finkatu du: 1.25 metroko jauzia lortzea.

Mayrin Burasovitch
Mayrin Burasovitch


source site-37

Latest