Maddiren Trajeria pastorala: azken prestaketak

Duela urte bat sortu zela Zugarramurdin pastoral baten montatzeko ideia eta geroztik, Xaretako herri guzietara hedatu eta, errepikak hasi dituzte. Haien “Maddiren Trajeria” pastorala kasik prest dute eta haien emanaldiak heldu diren urriaren 15 and 16ean Zugarramurdi-n eta 22, 23an Sara-n emanen dituzte.

Pantxika Urruty errekentak esplikatzen digu pastorala hori piska bat desberdina dela ez baita benetako pertsona batetan oinarritzen baizik eta kantu batetan agertzen den neska batean. Parte hartzaile guziei kantatzea galdegin zieten rol banaketaren egiteko. Ikuskizuna, fikzio bat da eta horregatik, jantzientzat, epoka desberdinak ikusiko dituzue.

Zugarramurdiko emanaldientzat, ez da gehiago tokirik egoten bainan, Sarakoarentzat bai eta zuen tokiak hainbat lekutan hartzen ahal duzue:
– Baionan Elkardendan
– Hazparneko Lurra Organic dendan
– Baigorriko Oronos saltegian
– Donibane Garaziko Paris-enean
– Zugarramurdiko lezeetan
– Sarako herriko etxean
– Ainhoako herriko ostatuan
– Urdazubiko Indianoa ostatuan

Bestenaz, txartelak internet-en bidez ere hartzen ahal dituzue.


source site-36