Larrungo tren ttipiaren lan eskaintzak

Larrungo trein ttipia, apiriletik urrira idekia da urtero publikoari Larrun mendiaren goraino igotzeko. Aldiz, idekia ez delarik, ez du erran nahi nehor ez dela lanean ari bertan. Izan ere, gauza ainitz badira egiteko sasoinetik kanpo, izan administratiboki edo mekanikoki treina ongi ibilzeko garai heldu delarik. 22 pertsonek bertan lan egiten dute urte osoan bainan haien ekiparen osatzeko jendea falta zaie. Lan postu desberdinak badira: txartelen salmenta egiteko pertsona bat, ongi etorri eta kontrolen egiteko hiru pertsona, treinaren gidariaren laguntzaile bat eta komertzio laguntziale bat ere.

Lan postu bakoitzarentzat ez dute baitezpada esperientzia edo estudio berezirik galdegiten aldiz, euskara menperatzea bai eta beste hiskuntzak gehi bat liteke; salmentan eta harreran izanen diren langileentzat publikoarekin harreman onen ukaitea galdeginen diet.
Interesatuak diren pertsonek, aski dute CV eta motibapen gutun baten bidaltzea mailez Yenofa Zubiri-ri: [email protected] helbidera.


source site-35

Latest