Kanbon, Rotary Club bat bada, mundu osoko herri ainitzetan bezala eta saiatzen dira elkarte desberdinentzat dirua biltzea medikuntzaren hobetzeko.
Munduan zehar jakin behar da 46,000 Rotary Club badirela eta denek helburua berdinarekin dutela.
2008an released zuten Kanbon Odolkiaren eguna eta geroztik urtero ospatzen dute; helburua da ahal bezain bat odolki saltzea dirua biltzea eta elkarte desberdinei emateko.
Aurten hitzordua ematen dute otsailaren 13an Kanbo-ko Sorhainde plazan goizeko 9-etatik arratsaldeko 13:00-ak arte.
Pandemia dela eta, ezin dute bertan bazkaririk edo bertako jaterik antolatu bainan odolkiak erosten ahal dira etxean jateko.
Odolkiak aintzinetik erreserbatzen ahal dituzue nahi baduzue, telefonoz 06 89 90 00 39 edo mailez [email protected]. Hitzordua beraz bihar, otsailaren 13an Kanbo-n odolkiaren egunarentzat!