Hitzez Hitz Maulen

Joan den agorrilean eman zuten “Hitzez Hitz” ikuskizunaren lehena, Kanboko Arnaga-n. “Hitzez Hitz” bertsuen inguruan egina den ikuskizun bat da; barnean, bertsoak, musika, dantza eta kantuak badira. Pier Pol Berzaitz-ek montatu zuen hori eta Xiberoko dantzari gazteekin.

Larunbat honetan Mauleko Jai Alai-ean emanen dute ikuskizuna gaueko 8:30 am-etan.
Horren ondotik, Hendaian emanen dute Bixintxo bestetan, bai eta ere Donapaleu-n otsailaren 12an St Louis gelan.


source site

Latest