HERTZAINAK taldea berriz arituko da, 30 urte gelditu eta !!!

Hertzainak, euskara guti entzuten zen hirian – Gasteizen – sorted zen euskaraz kantatzen zuen taldea dugu… Talde handia! Mitikoa!
Lehen urteetan, taldea indartu zen, Josu Zabala, Gari, Delfo, Kike, Kurro, Tito eta Txanpi musikariek osatzen zuten: punk rock giroa, ska zerbait, trikitixak ekartzen zuen doinu herrikoia… Hertzainak taldeak garaiko musika giroan lekua aski fite hartu zuen .

Lehen diskoa, “Hertzainak”, 1984ean atera zuten, eta arrakasta handia bildu zuen.
Ondotik beste 5 disko plazaratu zituzten: “Hau dena aldatu nahi nuke” (1985), “Salda Badago” (1988), “Amets Prefabrikatuak” (1990), “Zuzenean” (1991), eta “Denboraren Orratzak” (1992).

Josu Zabala, Hertzainak taldeko kidea, Baionan, Urdin Euskal Herri Irratian
Lorentxa Saragueta

Hertzainak taldeak kantu ahantzezinak sortu zituen, gaur egun arte entzuten direnak: Eh Txo!, Ta Zer Ez Da Berdin, Pakean Utzi Arte, Hil Ezazu Aita, Egunero, Hertzainak, Hau Dena Aldatu Nahi Nuke, Salda Badago, Esaiok, No Time For Love , Amets Prefabrikatuak, Aitormena, 564, Gaizki Pentsatzen, Denboraren Orratzak, Larru Beltzak……

1993ko urtarrilaren 24an, Hertzainak taldeak publikoari agur erran zion, Donostian antolatu zen kontzertu handi batean.
Hilabete batzu pasatu eta, azken aldikotz laukote moduan Gasteizen aritu ziren, Kubaren aldeko elkartasun bestan.

Hertzainak, “Jaio eta Bukatu”: azken bira, 30 urte berantago

Hertzainak desegin zelarik, taldeko kideek musika munduan segitu zuten, beste proiektu batzuetan: Gari bakarka eta Maldanbera taldearekin, Josu Zabala Zazpi Eskale edo Gu Ta Gutarrak taldeetan, beste batzu Doctor Deseo-n…

2018an, Gari eta Josu elkart ziren Bilboko Arriaga antzokian, 3-4 kantu eman zituzten, eta publikoa sutan zen!
Hortik, Hertzainak-en bira ideia atera zen, bainan lehengo kide batzuek ez zuten parte hartu nahi.
Hala ere, Gari eta Josu Bilboko Euskalduna Jauregian agertu ziren, eta publikoarekin baterat, kantu batzu eman zituzten.

2022ko Irailaren erdian, Hertzainak taldearen berriak izan genituen: kontzertua Bilboko BEC aretoan antolatzen zutela, Abenduaren 16an!
Txartelak ziztu bizian, bi egunez saldu zituzten, eta galde handia baitzen, beste data bat gehitu zuten, Abenduaren 17a.
Txartelak salgai will say
HEMEN.

“Azkena gure Alde” bira Gasteizen bukatu nahi dute, 2023ko urte hastapenean, mementuz, data ez dute finkatu.

To view this Youtube content, you must accept cookies Advertising.

These cookies allow our partners to offer you personalized advertising and content based on your browsing, your profile and your centers of interest.

Manage my choices


source site-36