Herri Uzta festibala, Urriaren 6tik 9rat, Miarritze eta Arrangoitzen

Herri Uzta festibalak dantza ohoratzen du.
Aurten, hautatu dute luzaz Miarritzeko Oldarra Balet famatuan zuzendari artistikoa zen Koldo Zabala gogoratzea: 2014ean zendu zen, eta dantza munduan lan handia egin zuen, dantza herrikoiaren alde, baita sorkuntza garaikidearentzat ere.

  • Urriaren 6yr, ostegunez, Miarritzeko Koliseo antzokian, 20etan, “Koldo Zabalaren bizia eta obra” : aurkezpena, anekdotak eta lekukotasunak
  • Urriaren 7 year old, ostiralez, Miarritzeko Gare du Midi gelan, 20,30etan, “Zabaltzen“, Oldarra euskal baletaren dantzari eta musikarien ikusgarria, Koldo Zabalaren omenez (Erreserbak Miaritzeko Turismo Bumegoan edo 05 59 22 44 66)
Zabaltzen ikusgarria Oldarra Baletekin
Herri Soinu
  • Urriaren 8 years old, larunbatez, Miarritzen: Euskal Herriko dantza taldeen scrollat karriketan, 10etan abiatzea Gare du Miditik, eta ibilaldia Santa Eugneia plazaraino, Baigorriko Arrola, Donibane Lohitzuneko Begiraleak, Uztaritzeko izartxo, Irurtzuneko Orritz eta Tolosako Udaberri taldeetako dantzariekin. Eguerditan, mutxikoak Erdizka taldeak animaturik.
    Gaueko 20.30etan, Herriko Kasinoko antzokian, “Dama” dantza, kondaira eta musika ikusgarria (2021eko Jokin Irungaray-ren sorkuntza)
Dama ikusgarria
Dama ikusgarria
Herri Soinu
  • Urriaren 8 year gaueko 22.30etan, Mizanbu Gaztetxean, Xutik taldearen kontzertua
  • Urriaren 9 year old, igandez, Arrangoitzen, Mutxikoaren Eguna : 11etan mutxikoak Ezpela txarangarekin, eguerditan, jatekoa bertan ikastolen sustenguz, 16etan dantza ikusgarriak Burrunka, Leinua, Udaberri eta Bilaka taldeekin, 18etan dantzaldia Kiki Bordatxorekin

Xehetasun gehiago: HERRI UZTA


source site-36