Gazte Kantuz kontzertuarekin, Hazparneko herriko etxeak euskal artista gazteak hobeki ezagutarazi nahi ditu: horrela, hiru gomitatzen ditu:
- Bolzed, Tarnoseko rap taldea
- Abdellah Boujalal, The Voice Kids 2020eko edizoan finalista
- Pauline eta Juliette
Kontzertua Hazparneko Mendeala gelan eginen da, Azaroaren 27an, 20,30etan.
Txartelak aintzinetik salgai dira Hazparneko Turismo Bulegoan, sartzea dohainik 12 urte arte