Hervé Espiet ofizioz abokata da, bainan gaztetik musika maite du, eta bereziki gitarra jotzen du.
Talde desberdinetan aritu da, azkena, Roni, orain dela 5 urte bukatu zen, eta jadanik sampler-ak baliatzen zituen.
Azken urte hauetan, ordenagailuz lagundua den musika sortzeko formakuntzak eta ikastaroak egin ditu, eta etxean, ordenagailuz lan egiten du: gitarra grabatzen du, beste tresna batzu ere, eta horrela musika zatiak asmatzen ditu.
Musika batzu instrumentalak dira, bainan Gautxoria-k kantuak ere grabatu ditu.
Hortarako, Hego Euskal Herrian lagunen bidez ezagutu duen Ane Badiolarekin lan egiten du: xekatzen zuen emazte ahotsa, eta Ane Badiola pertsona egokia izan da, ariketa horretan.
Gautxoria-ren musika entzun ezazue HEMEN.
Nahi baduzue kontaktatu: [email protected]