Gaita Egunak Baigorrin, Ekainaren 4 eta 5ean

Baigorriko Gaiteroek 50 urtez milaka eta milaka kilometro egin dituzte, gaita jotzeko, Euskal Herriko xoko guztietan!
Baigorrin, gaitero taldea sortu zen orain dela 50 urte, eta musikari ainitz formatu dituzte.
Gaita oboe familiako tresna da, soiu berezia, paregabea emaiten duena: herriko besta eta dantzendako ezinbestekoa den tresna!

Bi egunez, gaitaren doinuak Baigorrin

Baigorriko Gaiteroak, Iparraldeko Gaiteroak eta Herri Soinu elkarteak “Gaita Egunak” antolatzen ditu, Ekainaren 4 eta 5ean, Baigorrin.

Ekainaren 4ean, larunbatez:

  • goizean, herri desberdinetako gaitero taldeek, Baigorrirat joan aintzin, goizez animazioa segurtatuko dute Baiona, Donibane Lohitzune, Uztaritze, Kanbo, Senperen, Itsasun….
  • 12etan, “Jauzaldia” Baigorrin, dantza herrikoiak
  • 20,30etan, Baigorriko elizan, Baigorriko Gaiteroek kontzertu berezia emanen dute: Ekhi Lambert konpositore moldatzaileak lan egin du gaiteroekin, baita Et Incarnatus orkestrarekin, eta orkestra sinfonietako musikari batzuekin

To view this Youtube content, you must accept cookies Advertising.

These cookies allow our partners to offer you personalized advertising and content based on your browsing, your profile and your centers of interest.

Manage my choices

Ekainaren 5ean, igandez:

  • 9.30etan, dianak Baigorrin eta inguruko auzoetan
  • 11.30etan, kalejira Baigorriko karriketan
  • 12etan aperitifa alaitua
  • 13etan, Gaitistaneko Orkestra, gaita eta munduko musikak nahasten dituen taldea
  • 14etan, Alardea eta Kriztof-i omenaldia
  • 14.30etan, bazkaria Plaza Xoko gelan
  • 19etatik goiti, kontzertuak: Jarauta 69, Xutik taldeak disko berria presentatuko du, eta dantzaldia Holako Deluxe taldearekin.

Gaita egunetan, Ekainaren 4 eta 5ean, gaita talde ainitz Baigorrin bilduko dira, Tutera, Artaxoa, Iruñea, Elizondo, Uharte, Bilbo, Arrasate, Elgoibar, Txantrea, Marcilla, Zangotza, Uztaritze, Txingudi, Amikuze, Baiona eta Garazitik etorriko direnak.

To view this Youtube content, you must accept cookies Advertising.

These cookies allow our partners to offer you personalized advertising and content based on your browsing, your profile and your centers of interest.

Manage my choices


source site-36