Azken Muga elkarteak Euskal Herriko eskultore eta artista ainitz biltzen ditu, eta “Gaurko Euskal Eskultura”, hola deitzen da Apirilaren 6a arte Angelun aurkezten duen erakusketa: 100 bat eskultoreek hontan parte hartzen dute, bakoitzak obra batekin.
Gai bat finkatu zuten: “20x20x20 zm”: formatu hontan, aniztasuna agertzen da, bai formen aldetik, baita ere baliatzen diren materialekin, harria, zura, burdina, plastikoa, zeramika….
Erakusketa bisitatzen ahal da:
- Angeluko ”Companions of the Tour de France” egoitzan: 94, Montbrun karrikan, Angelun
- astelehenetik ostegunerat, 9etatik 19etarat
- ostiraletan, 9etatik 17etarat
- Sartzea libre da