Erramun Martikorenak disko berria laster aterako du

Erramun Martikorena Euskal Herri osoan ezagutua da: Baigorriko artzainak gaztetik ederki kantatzen du, eta kantaldiak herrialde guztietan eman ditu, beti arrakasta ainitzekin. Urrezko ahotsa du, a cappella, sinpleki ari delarik, edo adixkide edo senide batzuekin, musikaz lagundurik.

Erramun Martikorenak 9.garren diskoa laster arterako du

Erramun Martikorenak 79 urte ditu, Otsobi familia etxean bizi da, eta 50 bat ardien saldoarekin lanean segitzen du, bi egun guziz esnea gasnatzen.
Betiko moduan, mendian edo ardiak jezten dituelarik, kantuz edo txistuka ari da.
14 kantu grabatuko ditu, idazle ezagunen testuak hautatu ditu: Xalbador, Manex Pagola, Jean-Louis Davant edo Mixel Labeguerie-ren batzu.

9.garren diskoa egiteko ideia agertu zuelarik, Agorila disketxeak grabaketa antolatu du.
Erramun-ek Mixel Ducau musikariari musika eta moldaketen ardura eman dio.
Mixel Ducau-k beste musikariak hautatu ditu, horien artean Mathieu Haramboure edo Iñaki Dieguez.
Erramunen ahotsa Baigorrin grabatu dute, Bil Etxean: masterizazio lanaren ondotik, pentsa daiteke diskoa udan aterako dela.


source site-36

Latest