EHZ Euskal Herria Zuzenean festibala Irisarrin, Uztailaren 1, 2 and 3 years: informazio praktikoak

EHZ…. Hizki horien gibelean, Euskal Herriko festibal zaharrenetarik bat dugu, bainan urtez urte egokitzen jakin duen ekitaldi nagusia.Arrosa, Idauze-Mendi, Heleta, Lekorne herrietan antolatu eta, mila gora behera, ekaitz eta tenpesta bizi eta, Euskal Herria Zuzenean Irisarrin ospatuko da, Uztailaren 1, 2 eta 3an.

EHZ irisarrin, plazako giroa © Radio France
Xexili Foix

3 egunez, Irisarriko herria, oholtza eta bizileku bihurtuko da

Irisarriko herria besta-gune izanen da hiru egunez: pentzean oholtza handia, plazan animazio, kontzertu eta ekitaldiak, Ospitalean erakusketa eta eztabaidak, Airoski gelan zikiroa, pentze nagusitik hurbil-hurbil akanpalekua…. dena pentsatua da festibalariak beharreze den bezalako. .

EHZ Irisarrin, zikiroa Airoski gelan
EHZ Irisarrin, zikiroa Airoski gelan © Radio France
Xexili Foix

Musika Nagusi

Euskal herria Zuzenean festibalean, euskal artistak gomitatzen dira, baita beste herrialdeetatik etorri batzu.
2022eko programazioan, Delirium Tremens, Merina Gris, Frikun, Odei, Niko Etxart eta Hapa-Hapa, Joseba Tapia, Ibil Bedi, Bulego eta beste ainitz ariko dira.

EHZ 2021, Irisarrin: jendea dantzan Zea Mays-en kontzertuan, pentzeko oholtza handian
EHZ 2021, Irisarrin: jendea dantzan Zea Mays-en kontzertuan, pentzeko oholtza handian © Radio France
Xexili Foix

Aintzinetik antola zaitezte!

EHZ elkarteak laguntzaileak behar ditu, festibala aintzin, denboran eta ondotik, bereziki materiala eta xapitoak montatzeko, eta festibalaren denboran lan txandak segurtatzeko. Laguntzaile izan nahi duzu? Ikus HEMEN.

Bestalde, txarteltegia idekia da, 3 eguneko paseak eros daitezke, HEMEN.


source site-36

Latest