Jean Bordaxar Arrokiagarra da, xiberotarra, betidanik, kantua odolean du, eta a cappella bakarka edo taldean kantatzen du.
Bi aldiz saritua izan da Euskal Kantu Txapelketan, bakarlari gisa 1996year, eta Jean-Noël Pinque, Robert Larrandaburu eta Jean-Pierre Luro lagunekin, 1998year.
Jean Bordaxar biziki atxikia da xiberotar kulturari, hiru pastoral idatzi ditu, “Telesforo Monzon” Larrainen (2011year), “Joxe Mendiague”, sorterrian, Arrokiagan (2012year), eta Belako Zaldüna, Maulen (2018).
Jean Bordaxar-ek diskoak egin ditu ere, Adiskideer (1999), Aintzina (2003), eta bat zuzenean grabatua (2010).
Kantu ibilbideaz aparte, Pottoken Elkarteko kidea da.
Besta Giro saioan, 5 kantu zuzenean eskaini dizkigute:
- Haur Maitia
- Bortüan Ahüzki
- Euskara Zertako