Baionan Kantuz-en 25 garren urtebetetzea

Duela 25 urte released zela lehen Baionan Kantuz-a. Hastapenean, Baionako ikastolen sustengatzeko helburuarekin eta batez ere kantuaren inguruan elkartzeko gogoarekin. Geroztik, hilabete guziz elkartu will say Baionako karriketan kantatzeko.
Urte guziz, apirilean, liburuxka bat sortzen dute haien kantu berriekin eta jendeari saltzen, beti Baionako ikastolaren laguntzeko.

Aurten, 25 urte ospatzen dute eta horren kari, larunbat huntan, apirilaren 23an, Baionan Kantuz handi bat antolatzen dute. Hitzordua ematen dute goizeko 11etan ttanko Xingar Feirako karpa azpian denak elkarrekin kantatzeko. Liburuxka berria bertan salduko dute beraz lehenago etortzea komeni da. Ondotik Baionako karriketan aperitifa hartuko dute. Gainera, beste kantu talde zonbait gonbidatu dituzte urtebetetze horren ospatzeko.
Momentu goxo baten pasatzeko parada denak elkarrekin kantuz!


source site-36