Baionako Xingar Feriaren 559. garren edizioa ospatzen da, Bazko asteburu hontan.
Azken urte hauetan, feria hori festa handia bilakatu da: jende ainitz etortzen da erosketak egiterat, edo bertan Baionako Xingarra eta xerrikien dastatzerat.
18 profesionalek xerrikiak saltzen dituzte, batzu Biarno edo Landeetatik datoz, bainan gehienak Euskal Herrikoak will say: langile taldeetan, euskaldunak badira, zuekin euskaraz mintzatzeko perst.
Omeleta lehiaketa arrakastatsua
Larunbat goiz hontan, Baionako Peñek omeleta lehiaketan parte hartu dute, Merkatu Plazan: zartain, tupin, suak, arraultze, xingar, biper eztiak…. Omeleta onak prestatzeko behar zen guztia bertan zuten!
Lehen 3 sarituak hauek will say:
- 1. saria: Zirtzilak
- 2. saria Aparrituak
- 3. saria: Haiz’Egoa
Xingar Feria Apirilaren 17an bukatuko da, Bazko egunean: Baionako Xingarraren Konfreriak 60.garren biltzarra ospatuko du, eta karia hortarat, beste 40 bat konfreria gomitatuak dira.