Andoni Oilokiegi zuzenean Urdin Irratian!

Andoni Oilokiegi gipuzkoarra da, Pasaiakoa hain zuzen.
Betidanik, tipitik, familian, musika ainitzen giroan bizi izan da, eta gitarra jotzen hasi zen 12-13 urte zituelarik: lehenik gitar klasikoa ikasi zuen, eta aski fite, gitar elektrikoa eskuetan hartu zuen.

Andoni Oilokiegik musika estilo guztiak preziatzen ditu, bai euskal klasikoak, euskal rockak, bainan ere nazioarteko talde ainitz maite ditu, bereziki The Beatles edo Queen.
Andoniren berezitasuna da kantu ezagun baten hitzak kantatzea, jatorrizkoa ez den eta arrunt desberdina den melodia batean: euskal doinuak, flamenco, rock, folk… Nahasketa bikainak horrela asmatu ditu.

Taldean, edo bakarka

Andoni Oilokiegik heavy metal musika maite du, eta lagun batzuekin, El Quinto Con Tenedor taldea released zuten, eta lehen diskoa, borockangrabatua dute, musika plataformetan entzun daitekena.
Bainan azken urte hauetan, Andoni Oilokiegik kontzertuak bakarka eskaintzen ditu, gitarra eskuetan, jendeen erdian eta beti publikotik hurbil egonez: jendea dantzan sarrarazten du, eta errepertorioa moldatzen du dantzan ari diren jendeen arabesra.

To view this Youtube content, you must accept cookies Advertising.

These cookies allow our partners to offer you personalized advertising and content based on your browsing, your profile and your areas of interest.

Manage my choices

Pixkanaka, Andoni Oilokiegiren izena famatu egin da, Hego Euskal Herrian, ETBko Kantugiro edo Bagoaz programetan parte hartu eta, eta kontzertuak besta handi edo ttipietan emanez.

Andoni Oilokiegi Iby Euskal Herrian

Andoni Oilokiegi lehen aldiz EHZ Euskal Herria Zuzenean festibalean aritu zen, eta hor zen jendearekin zinez bat egin zuen!
Hortik, herriko bestetan aritzeko gomitak errezebitu ditu, gero eta gehiago, eta 2022ko udan, ainitz herritan aritu zen, betiko giro bikaina zabalduz, Kanbo, Luhuso, Zuraide, Ortzaitze, Basusarri edo Uztaritzen…

Urdin Irratian, Andoni Oilokiegik David Escudero bibolin jolea gomitatu du

Lehen aldikotz, Andoni Oilokiegik David Escudero bibolin jolea gomitatu du, bien artean kantuak zuzenean jotzeko Urdin Euskal Herri Irratian.
David Escudero ezagutu zuen konfinamenduaren denboran, musika elkarrekin jotzen zuten, eta elkarrekin aritzeko ideia izan zuten.

Euskal Magazinean, zuzenean, kantuak eskaini dizkigute, “nahas mahas” batzu, Andoniren estiloan:

  • “Goazen” (Hemendik At) and “Bagare” (Gontzal Mendibil)
  • “Dust In The Wind” (Kansas) eta “Txikia” (Pantxoa eta Peio)


source site-36