2019tik hasi direla Alaia konpainiarekin hainbat dantzari dantzatzen. Dantzatzen segitu nahi duten dantzari helduei zuzendua den proiektua da. Hainbat ikusgarri sortzen dute ondotik publiko zabalari proposatzeko eta dantza garaikidea da.
Beste aldi batentzat nahi lukete euskal dantza sartu sorkuntza batean, eta horrentzat, koreografo baten xeka dabiltza.
“Ikus”, haien ikusgarri berria da eta horretan, istorio bat kondatzen dute, aldiz, bakoitzak ukaten ahal du bere interpretazioa.
Ikusgarri hori, larunbat huntan (uztailaren 23an) ikusteko parada ukanen duzue Senpereko Larreko gelan gaueko 8.30etan.
Lortuko duten diru guzia, Baionako Estitxu Roblès kolegioari emanen diote.
Zuen tokia aintzinetik erreserbatzeko, mail bat bidaltzen ahal duzue [email protected] helbidera.