Ahuntz Pirenaikaren lehen besta Donibane Lohitzunen

Ahuntz Pirenaika, urte osoan kanpoan egoten ahal den ahuntz arraza bat da eta duela 5 urte Yon Hourcade-k halakoak hazten dituela. Ahuntz horrekin, esne, gasna eta haragia egiten ahal da bainan Yon-ek, saboinak egiten ditu Akiloukap markarekin. Ahuntz saboinak, bertute biziki onak ditu gure larruan, adibidez “acne” delako horrentzat bai eta ere eczema edo psoriasis horren kontra. Yon Hourcade-k lau saboin desberdin proposatzen ditu,bakoitzak bere bertutearekin. Hitzordua bere webgunean, horien deskubritzeko.

Bihar, maiatzaren 15ean, Donibane Lohitzuneko merkatuaren inguruan, Ahuntz Pirenaikaren lehen besta antolatua da, arraza horren descubriarazteko helburuarekin. Hitzordua egun osoan zehar ematen dute merkatuaren inguruan, saboin, haragi, gasna eta esnearen jastatzeko eta erosteko.


source site-35

Latest