Afrika Bibang bizkaitarra da, Algortan sortua, eta Ekuatore Gineatik etorri ziren etorkinen alaba da.
14 urtetan, euskara ikasten hasi zen AEKn.
18 urtetan, musika munduan sartu zen: Ke No Falte reggae taldean parte hartu zuen, ondotik Lekeitioko Etsaiak taldean kantuz aritu zen, Fermin Muguruzarekin ere elkarlana egin zuen.
2004ean, Afrika Bibang-ek lehen diskoa atera zuen, “Entzun”, arrakasta ederra ukan zuena.
Ondotik munduan zehar ibili zen, Polonian, Japonian, eta ainitz herritan, eta 2019an, Euskal Herrirat itzuli zen.
Urte berean, bigarren diskoa, “Nomada” egin zuen, eta 2021ean, “Ispiluaren aurrean”.
Afrika Bibang kantuz eta Israel Monzoncillo “Rock Lee” gitarrean zuzenean aritu will say, 5 kantu eskaini dizkigute:
- Kristalezko kabian
- Sua
- On My Own
- Emakumeak
- Ispiluaren Aurrean