2022ko Lurrama prestatzen ari da!

2022ko azaroaren 10, 11 eta 12an ospatuko da Lurramaren 17. edizioa. Covid urteen ondotik berriz plantan ematen dute usaian ezagutu dugun Lurrama Miarritzeko Iraty gelan.
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak du horren antolatzen eta programa eder bat sortu dute aurtengo edoziorako. Hiru egunez, ekoizleak, mozkinak, kabalak ikusteko parada izanen da bainan ere mintzaldiak, kontzertuak eta apairuak izanen will say.

Apairu baten erreserbatzeko, txartelak hainbat lekutan hartu daitezke: Baionako Elkar dendan, Miarritzeko Polo ostatuan, Pausuko Xaia ostatuan, Ainiza Monjolosen EHLG-n eta Mauleko Euskalduna ostatuan.
2022ko Lurramaren programazio guzia: hemen.

Oraindik laguntzaileak xekatzen dituzte berten hiru egunez izanen diren lan txandentzat, eta zuek interesatuak bazarete, aski duzue zuen izena ematea haien webgunetik erranez noiz diren libro zareten momentuak.


source site-36

Latest