Herri Existentzia taldea orain dela urte batzu sortu da, eta horrek gogoeta eta eztabaida piztu nahi du, Euskal Herria nazioak pairatzen duen jazarpenaz, eta askatasunerat eramanen duen bideaz.
2021eko udaberrian, hitzaldi ziklo bat antolatu zuten, Senperen, Hernani eta Gasteizen, eta publikoaren interesa eta eztabaiden kalitateaz ikusirik, beste mintzaldia antolatu dituzte.
Horrela, Maulen mintzaldi baten antolatzeko galdea izan zuten, eta Azaroaren 27an, goizeko 10,30etan, hitzordua emaiten dute Mauleko Zerbitzuguneko Irati gelan: hizlariak Eneko Bidegain eta Asisko Urmeneta izanen will say, eta mintzaldiaren bukaeran, eztabaida pistuko da, publikoan diren jendeekin.
Lekua erreserba daiteke, “MAULE” hitza eta zuen izenekin, emailez, helbide hontarat: [email protected]