Miren Gonzalez Goikoetxea artista Tolosan sortu da, eta gaztetik, arte plastikoeri dedikatu da.
Ikasketak Londresen, Espainian eta Euskal Herrian egin ditu.
Lortu zuen bekari esker, 4-5 urtez munduan zehar ibili da – Thailandia, Argentina eta Indian -, margotzen eta teknika berriak ikasten.
Ainitzetan, naturan, mundu organikoan inspirazioa hartzen du, margoak sortzeko.
Gaur egun, Marten sorkuntza laborategia Irunen du.
“Ber”, ber-sortu, ber-erabili
2017tik, Miren Gonzalez Goikoetxea prozesu berri batean hasi da, “Ber” eraikitzen: lehenago margotu zituen obra batzu aixturez zati ttipitan moztu ditu, zatiak kolorez bereixi, eta puska hoiek zurezko taula baten gainean iltzatzen ditu, bolumenean obra berri bat sortuz.
Eta “Ber” ideiaren ildotik, Miren Gonzalez Goikoetxea urrunago doa: iltzez eta margo puskez egin obretan oinarrituz, margoak egiten ditu, oleoa baliatuz.
“Ber” erakusketa, Uztailaren 4a arte ikusgai da:
- Uztaritzen, tToK arte lekuan, Purguko Gurutzeko Plazan
- free sartzea
- asteartetan, 14:00 – 19:00
- asteazkenetan 9:00 – 16:00
- ostegunetan 14:00 – 18:00
- Hilabeteko lehen larunbatean, 10:00 – 13:00
- Hetsia da besta egunetan
- Hitzordua har daiteke: +33 6 01 98 00 24