Benito Lertxundi oriotarra da, eta zinez Orio sorterriari atxikia: itsas eta marinelen giroan handitu da, itsasoa eta mendien artean, karrikako jendeekin baterat.
Geroa, orain da
Benito Lertxundik unean uneko mementuak bizi nahi ditu.
Gaztetatik musikak leku handia izan du Benitoren bizian, eta nerabearoan lehen kantuak egiten hasi zen. Lehiaketa batean aurkeztu zen, kantuak euskaraz kontzertuetan emaiten zituen, eta hasi zen beste artista batzuekin elkartzen, horien artean, Mikel Laboa bazen, eta aski fite, Ez Dok Amairu kultur taldea sortu zuten.
Benito Lertxundi-k kantu herrikoi zaharrak, bereziki xiberotarrak, ainitz kantatu zituen, kantuz hasi zen lehen urteetan.
Poeten hitzak ere musikatu ditu, Xalbador, Fernando Pessoa, eta aldi guziz, melodia eder bezain goxoak sortu ditu: orotarat, 18 disko egin ditu, kantu mitiko batzuekin, Nere Herriko Neskatxa Maite, Baldorba, Herribehera, Balearen Bertsoak, Maria Solt eta Kastero, Gaua eta Ni, Udazken Koloreetan….
Nere herria, Euskal Herria da, nere estatua da, Euskal Herriko erresuma zaharra
Benito Lertxundi euskalduna da, berez, izatez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokak behin baino gehiagotan kantatu ditu: Orreagako Gatazka, Matalaz, Zenbat Gera, Loretxoa abestietan adibidez. Benitorentzat, herri huni inposatu zaion zatiketa administratiboa baztertu behar da, herri hau, bat baita.
Kontzertuak Lapurdi eta Zuberoan
Benito Lertxundik bi kontzertu emanen ditu, Apirilaren 17an Baionan (Lauga gelan) Baionako Haizegoa Tiki, Larresoroko Haurrock, Urruñako Tximi Txama, Donibane Lohitzuneko Kilimak, haur eta gazte koralekin baterat, eta Apirilaren 30ean Maulen (Jai Alaian), Xiberoko Zohardia elkartearen 5 .