Marro buru beltzen feira Lekunberri-n

Duela 20 urte ez zela ospatu marro buru beltzaren feira Lekunberri-n arazo sanitario batzuengatik, bainan aurten, Larrañeta ostatuko Gilles Gachen nagusiak erabaki du berriz antolatzea.
Hitzordua ematen du beraz martxoaren 19an, goizeko 9-etatik goiti bere ostatuan gosaltzeko eta kabalen instalatzeko. Ondotik, lehiaketa izanen da, eta hor kabalak adinka pasako dira jujatuak eta estimatzeko. Eguerdietatik goiti eta arratsalde osoan zehar Larraneta ostatuak bazkari bat proposatuko du; xerriki, zikiro, ilar, gasna eta euskal bizkotxarekin.

Marro buru beltza
Gilles Gachen

Deneri idekia da eta bazkarian parte hartzeko ez da aintzinetik erreserbatu behar. Gauean berriz, taloak proposatuko dituzte.
Nahiz eta kabalen konkurtsoa izan, marroen ikusteko eta erosteko parada izanen da ere; hazleek dituzten gehienak ekarriko dituztelako.
Hitzordua Lekunberrin martxoaren 19, goizeko 9-etatik goiti!


source site-36

Latest