2004ean, euskal preso batek nahi izan du txirula ikasi presondegian. Hortaz harremanetan sartu zen Mixel Etxekopar-ekin. Poliki poliki presondegietan musika kurtso eta kontzertuak antolatzen hasi ziren. Zonbait musikari eta talde pasatu will say hainbat presondegitik, horietan, Niko Etxart, Anje Duhalde, Xiberoots…
Mixel Etxekoby presondegirat joaten zen aldi bakoitzean, kronika ttipi bat idazten zuen, bertan bizitakoa, ikusitakoa eta sentitutakoa.
2018an, Musiheska diskoa atera zuten presoekin batera eta piskanaka Mixel-ek egin kronikak liburu batean biltzearen ideia ere ukan zuten.
2021ean atera da beraz Musikartzela kronika bilduma liburua. Horretan beraz Mixel Etxekopar bizi eta kontatu kronika ttipiak bainan ere presondegietan antolatu kontzertuak kontatzen ditu bainan ere musikaren garrantzia kartzeletan.
Hebentik elkarteaz hurbilduz lortzen ahal duzue Musikartzela liburu hori edo ere Elkar Iparraldeko liburu dendetan.